viernes, 12 de abril de 2013


Gogoratzen dut...

Tere Irastortza

 GOGORATZEN dut
 zure presentzia garden eta argitsua
 oroitzapenean gordetzeko
 idazten nuen
 aurrena
 eta gero
 zure presentzia Barden eta argitsua
 ilundu eta ahazteko.

 Orain
 zugatik idatzitako poemetan geratua
 tristetzen nau
 poema berrietan zure
 errainurik
 kausitzeak
 zu ez berritzeagatik
 poemetarik nire hitzak ezabatu beharrak


 

martes, 19 de marzo de 2013


BIRJINITATEARI BURUZKO ERANTZUNEN AZTERKETA

    Kaixo, gu Loinazpe (BIP) insititutuko DBH 3. mailako bost ikasle gara, Sara, Laura, Ainhoa, Ane eta Uxue. Aurreko astean, inkesta bat egin genuen birjinitateari buruz, eta bertan erantzunak aztertuko ditugu.





Lehenengo galderan, ea ze sexutakoak ziren galdetu genien. Emaitzetako %57 gizonezkoak ziren eta %43 emakumezkoak.





















Bigarren galdera ea birjinak ziren zen, eta %80 baietz erantzun zuen, %20 berriz ezezkoa eman zuen.

Hemendik aurrera, bi erantzun mota daude: birjinak zirenena eta ez zirenena.

- Zenbat urterekin galdu(ko) duzu/zenuke?

Bai:  %34 12-16 urte bitartean galduko zuela erantzun du, %59 16-20 bitartean eta %7 20 baino gehiagorekin.
Ez: 12-15 urte bitartean galdu zuten.

- Non galdu(ko) duzu/zenuke?

Bai: Kotxean, etxean, leku pribatuetan, mendian, hondartzan, irakasle baten etxean, trenean...

Ez: Etxean, eskolako komunetan, hondartzan, basoan, ikuilu batean...

- Nolakoa iza(n/tea) zen/nahiko zenuke?

Bai: %48 basatia izatea gustatuko litzaieke eta %52 erromantikoa
Ez: %58 basatia izan zela diote %42 erromantikoa.

- Norekin iza(n/tea) zen/gustatuko litzaizuke?
Bai: %68 laguna izatea gustatuko litzaioke eta %32 ezezaguna.


Ez: %54 lagunarekin egin zuten %46 ezezagunarekin.

- Nolakoa iza(n/tea) zen/gustatuko litzaizuke?

Bai: Atraktiboa, gorputz onekoa eta guapoa.

Ez: Gorputz onekoa eta guapoa.


- Erabili(ko) zen(uen/uke) antisorgailurik?

Bai: %76 erabiliko zuen eta %24 ez.

Ez: %75 erabili zuen eta %25 ez.


Zein antisorgailu?

Bai: Gehiengoak kondoia erabiliko luke baina batzuk ezer gabe egingo lukete.


Ez: Batzuk kondoia eta beste batzuk ezer ere ez.


- Erabili(ko) zenu(en/ke) sexu-jostailurik?

Bai: %22 erabiliko luke eta %78 ez.

Ez: %75 erabili zuen eta %25 ez.




Zeintzuk?

Bai: Gehiengoak kontsoladorea erabiliko luke.

Ez: Gehienak kontsoladorea erabili zuen.


- Beldurra ema(n/ten) (al) dizu/zizun lehenengo aldiak?

Bai:  %30 beldurra ematen dio eta %70 ez.

Ez: %25 beldurra eman zion eta %75 ez.


Zergatik?

Bai: Beldurra dutenek ez dakitelako zer gertatuko den, eta ez dutenek, bestearengan konfiantza dutelako edo seguru sentitzen direlako.

Ez: Gehienek ez zuten beldurrik normala delako egitea.

- Zure lehenengo aldia neska/mutil birjin batekin iza(n/tea) (al) zen/gustatuko litzaizuke?

Bai: %37 bikote birjin batekin izatea gustatuko litzaioke eta %63 ez birjin batekin.
Ez:  %36 bikote birjin batekin izan zen eta %64 ez.

Zergatik?

Bai: Batzuk diote, esperientzia duen batekin egitea hobea delako, eta beste batzuk, ez dakitelako zer egin ez birjin batekin.

Ez: Askok diote, ez birjin batekin egin zutenek,  lagundu egin ziela.

ONDORIO OROKORRAK:


  • Gure adinean gehiengoak birjinak dira, baina laster nahi dute galdu birjinitatatea.
  • Askok, fantasia erotiko arraroak dituzte.
  • Lehenengo aldian, gehienek erromantikoa, sexu-jostailurik gabe, eta pertsona berezi eta ez birjin batekin izatea nahi dute.


jueves, 17 de enero de 2013

BELEN ENTIERROA:

  • Belearen hileta, edo "Belen entierroa" Zegaman esaten den bezala, bertan egiten den aspaldiko ohitura bat da. 
  • Abuztuaren 23an, San Bartolome jaiak hasten dira eta Beleari etorrera egiten zaio. Festen azkeneko egunean, abuztuaren 26, 27 (tokatzen den eguna) beleari azken agurra ematen zaio.
  • Herriko jendeak antzerki txiki bat egiten du belea hilko balitz bezala. Gaueko hamaikak aldera herriko argiak itzaltzen dira eta bikoteka ilera luze bat eginez, zine zaharretik udaletxeko plazara arte joaten dira. Negar itxurak egiten eta belearen kanta kantatzen (Adio ene belea, adio sekulako...) egiten dute bidaia, bakoitzak kandela bat eskuetan duelarik. Iristean, ingurutxo bat osatzen dute eta kandela guztiak erdira botatzen dira. Gero, belea urruntzen ikustean kalejira bat egiten dute, Zegamako abesti ohiko batekin. 
  • Ohitura hau, betidanik berdin ospatu izan da. 

domingo, 9 de diciembre de 2012

NERE HERRIKO NESKATXA MAITE:       
(Benito Lertxundi)

Nere herriko neskatxa maite,
ahozko lorez zaitut gaur laztantzen.
Itsaso garden, lur gozoko landare
kresalaren usain, zeru kolore.
Nere bihotzaren taupaden hotsez,
Zure grazia dut kantatzen (bis).

Bihotz minberen egunsentia,
herri sufrituaren lamia.
Ipuin zaharren piper eta eztia,
erreka garbien, kantu bitxia.
Udazken lizunez zaude jantzia,
izar zerutarren irria (bis)

Lambro artetik itsas gerrira,
egunki zoazen txori airosa.
Amodiozko sentipenaren hatsa,
zure ezpainetan loratuz doa.
Goizeko ihintzetan belardi zera,
eguzkitan zilar dizdira (bis).

viernes, 30 de noviembre de 2012

NAHIXAN - NAHI DUZUNERAKO

















Urrezko gauaren itsasotik nabigatzen duzu,
naufragoen oholetik jositako ontzian,
izurde urdinen doinuek kantu hau dakarte,
ta izarren begi guztiek zuregana naramate

Hain politta izan da baina
bukatu egin da,
gure bizitzak bat ziren
berriro bi dira,
nahiz ta jakin une hauek
gogorrak direla,
sinisten dut gu eta ni lagun izan gaittezkela…

Bizipenengatik
eskerrik asko,
eskerrik asko pozik bizi izan naizelako,
irria ez dadila
bilakatu malko,
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…

Ez ote zen bakardadeari beldurra niola,
kostata baina zabalik utzi dut kaiola,
hori nahi dut nik orain,
denbora batean,
aske naizela sentitu hegalkada bakoitzean…

Bizipenengatik
eskerrik asko,
eskerrik asko pozik bizi izan naizelako,
irria ez dadila
bilakatu malko,
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako… (bis)

hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…

jueves, 1 de noviembre de 2012









Irudiak
: Batez ere kolore gorria eta beltza erabiltzen ditu, hau da kolore sensualenak. Emakume bat eta gizon bat agertzen dira. Argazkian, bien arteko erakarpen sexuala ikusten da. Biak, bizi maila altukoak direla ematen du.

Mezuak: Irudian " You're unique, you're MAGNIFIQUE " esaldiarekin, emakumea, bakarra eta hoberena dela sentiarazten du. Magnifique hitza, handiz jartzen du, hori delako adierazi nahi duena. Koloniaren zati txuriaren forma, bere soinekoaren bularraldeko formaren berdina da.

Tratamendua: Batez ere tratatzen diren gaiak sexualitataea, sensualitatea eta klasismoa dira.
 Musika: Telebistan ikusi dugu. Gehien bat Magnifique hitza aipatzen du abestiak.

Erritmoa: Nahiko azkarra eta bixia da.


 

                                                                   Sara Irastorza eta Uxue Arrizabalaga  / 3E