Urrezko
gauaren itsasotik nabigatzen duzu,
naufragoen
oholetik jositako ontzian,
izurde
urdinen doinuek kantu hau dakarte,
ta izarren
begi guztiek zuregana naramate
Hain politta izan da baina
bukatu egin da,
gure bizitzak bat ziren
berriro bi dira,
nahiz ta jakin une hauek
gogorrak direla,
sinisten dut gu eta ni lagun izan gaittezkela…
Bizipenengatik
eskerrik asko,
eskerrik asko pozik bizi izan naizelako,
irria ez dadila
bilakatu malko,
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…
Ez ote zen bakardadeari beldurra niola,
kostata baina zabalik utzi dut kaiola,
hori nahi
dut nik orain,
denbora batean,
aske naizela sentitu hegalkada bakoitzean…
Bizipenengatik
eskerrik asko,
eskerrik asko pozik bizi izan naizelako,
irria ez dadila
bilakatu malko,
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako… (bis)
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…
hemen duzu lagun bat nahi duzunerako…
