viernes, 12 de abril de 2013


Gogoratzen dut...

Tere Irastortza

 GOGORATZEN dut
 zure presentzia garden eta argitsua
 oroitzapenean gordetzeko
 idazten nuen
 aurrena
 eta gero
 zure presentzia Barden eta argitsua
 ilundu eta ahazteko.

 Orain
 zugatik idatzitako poemetan geratua
 tristetzen nau
 poema berrietan zure
 errainurik
 kausitzeak
 zu ez berritzeagatik
 poemetarik nire hitzak ezabatu beharrak


 

martes, 19 de marzo de 2013


BIRJINITATEARI BURUZKO ERANTZUNEN AZTERKETA

    Kaixo, gu Loinazpe (BIP) insititutuko DBH 3. mailako bost ikasle gara, Sara, Laura, Ainhoa, Ane eta Uxue. Aurreko astean, inkesta bat egin genuen birjinitateari buruz, eta bertan erantzunak aztertuko ditugu.





Lehenengo galderan, ea ze sexutakoak ziren galdetu genien. Emaitzetako %57 gizonezkoak ziren eta %43 emakumezkoak.





















Bigarren galdera ea birjinak ziren zen, eta %80 baietz erantzun zuen, %20 berriz ezezkoa eman zuen.

Hemendik aurrera, bi erantzun mota daude: birjinak zirenena eta ez zirenena.

- Zenbat urterekin galdu(ko) duzu/zenuke?

Bai:  %34 12-16 urte bitartean galduko zuela erantzun du, %59 16-20 bitartean eta %7 20 baino gehiagorekin.
Ez: 12-15 urte bitartean galdu zuten.

- Non galdu(ko) duzu/zenuke?

Bai: Kotxean, etxean, leku pribatuetan, mendian, hondartzan, irakasle baten etxean, trenean...

Ez: Etxean, eskolako komunetan, hondartzan, basoan, ikuilu batean...

- Nolakoa iza(n/tea) zen/nahiko zenuke?

Bai: %48 basatia izatea gustatuko litzaieke eta %52 erromantikoa
Ez: %58 basatia izan zela diote %42 erromantikoa.

- Norekin iza(n/tea) zen/gustatuko litzaizuke?
Bai: %68 laguna izatea gustatuko litzaioke eta %32 ezezaguna.


Ez: %54 lagunarekin egin zuten %46 ezezagunarekin.

- Nolakoa iza(n/tea) zen/gustatuko litzaizuke?

Bai: Atraktiboa, gorputz onekoa eta guapoa.

Ez: Gorputz onekoa eta guapoa.


- Erabili(ko) zen(uen/uke) antisorgailurik?

Bai: %76 erabiliko zuen eta %24 ez.

Ez: %75 erabili zuen eta %25 ez.


Zein antisorgailu?

Bai: Gehiengoak kondoia erabiliko luke baina batzuk ezer gabe egingo lukete.


Ez: Batzuk kondoia eta beste batzuk ezer ere ez.


- Erabili(ko) zenu(en/ke) sexu-jostailurik?

Bai: %22 erabiliko luke eta %78 ez.

Ez: %75 erabili zuen eta %25 ez.




Zeintzuk?

Bai: Gehiengoak kontsoladorea erabiliko luke.

Ez: Gehienak kontsoladorea erabili zuen.


- Beldurra ema(n/ten) (al) dizu/zizun lehenengo aldiak?

Bai:  %30 beldurra ematen dio eta %70 ez.

Ez: %25 beldurra eman zion eta %75 ez.


Zergatik?

Bai: Beldurra dutenek ez dakitelako zer gertatuko den, eta ez dutenek, bestearengan konfiantza dutelako edo seguru sentitzen direlako.

Ez: Gehienek ez zuten beldurrik normala delako egitea.

- Zure lehenengo aldia neska/mutil birjin batekin iza(n/tea) (al) zen/gustatuko litzaizuke?

Bai: %37 bikote birjin batekin izatea gustatuko litzaioke eta %63 ez birjin batekin.
Ez:  %36 bikote birjin batekin izan zen eta %64 ez.

Zergatik?

Bai: Batzuk diote, esperientzia duen batekin egitea hobea delako, eta beste batzuk, ez dakitelako zer egin ez birjin batekin.

Ez: Askok diote, ez birjin batekin egin zutenek,  lagundu egin ziela.

ONDORIO OROKORRAK:


  • Gure adinean gehiengoak birjinak dira, baina laster nahi dute galdu birjinitatatea.
  • Askok, fantasia erotiko arraroak dituzte.
  • Lehenengo aldian, gehienek erromantikoa, sexu-jostailurik gabe, eta pertsona berezi eta ez birjin batekin izatea nahi dute.


jueves, 17 de enero de 2013

BELEN ENTIERROA:

  • Belearen hileta, edo "Belen entierroa" Zegaman esaten den bezala, bertan egiten den aspaldiko ohitura bat da. 
  • Abuztuaren 23an, San Bartolome jaiak hasten dira eta Beleari etorrera egiten zaio. Festen azkeneko egunean, abuztuaren 26, 27 (tokatzen den eguna) beleari azken agurra ematen zaio.
  • Herriko jendeak antzerki txiki bat egiten du belea hilko balitz bezala. Gaueko hamaikak aldera herriko argiak itzaltzen dira eta bikoteka ilera luze bat eginez, zine zaharretik udaletxeko plazara arte joaten dira. Negar itxurak egiten eta belearen kanta kantatzen (Adio ene belea, adio sekulako...) egiten dute bidaia, bakoitzak kandela bat eskuetan duelarik. Iristean, ingurutxo bat osatzen dute eta kandela guztiak erdira botatzen dira. Gero, belea urruntzen ikustean kalejira bat egiten dute, Zegamako abesti ohiko batekin. 
  • Ohitura hau, betidanik berdin ospatu izan da.