jueves, 17 de enero de 2013

BELEN ENTIERROA:

  • Belearen hileta, edo "Belen entierroa" Zegaman esaten den bezala, bertan egiten den aspaldiko ohitura bat da. 
  • Abuztuaren 23an, San Bartolome jaiak hasten dira eta Beleari etorrera egiten zaio. Festen azkeneko egunean, abuztuaren 26, 27 (tokatzen den eguna) beleari azken agurra ematen zaio.
  • Herriko jendeak antzerki txiki bat egiten du belea hilko balitz bezala. Gaueko hamaikak aldera herriko argiak itzaltzen dira eta bikoteka ilera luze bat eginez, zine zaharretik udaletxeko plazara arte joaten dira. Negar itxurak egiten eta belearen kanta kantatzen (Adio ene belea, adio sekulako...) egiten dute bidaia, bakoitzak kandela bat eskuetan duelarik. Iristean, ingurutxo bat osatzen dute eta kandela guztiak erdira botatzen dira. Gero, belea urruntzen ikustean kalejira bat egiten dute, Zegamako abesti ohiko batekin. 
  • Ohitura hau, betidanik berdin ospatu izan da.