BIRJINITATEARI BURUZKO ERANTZUNEN AZTERKETA
Kaixo, gu Loinazpe (BIP) insititutuko DBH 3. mailako bost ikasle gara, Sara, Laura, Ainhoa, Ane eta Uxue. Aurreko astean, inkesta bat egin genuen birjinitateari buruz, eta bertan erantzunak aztertuko ditugu.
Lehenengo galderan, ea ze sexutakoak ziren galdetu genien. Emaitzetako %57 gizonezkoak ziren eta %43 emakumezkoak.
Bigarren galdera ea birjinak ziren zen, eta %80 baietz erantzun zuen, %20 berriz ezezkoa eman zuen.
Hemendik aurrera, bi erantzun mota daude: birjinak zirenena eta ez zirenena.
- Zenbat urterekin galdu(ko) duzu/zenuke?
Bai: %34 12-16 urte bitartean galduko zuela erantzun du, %59 16-20 bitartean eta %7 20 baino gehiagorekin.
Ez: 12-15 urte bitartean galdu zuten.
- Non galdu(ko) duzu/zenuke?
Bai: Kotxean, etxean, leku pribatuetan, mendian, hondartzan, irakasle baten etxean, trenean...
Ez: Etxean, eskolako komunetan, hondartzan, basoan, ikuilu batean...
- Nolakoa iza(n/tea) zen/nahiko zenuke?
Bai: %48 basatia izatea gustatuko litzaieke eta %52 erromantikoa
Ez: %58 basatia izan zela diote %42 erromantikoa.
- Norekin iza(n/tea) zen/gustatuko litzaizuke?
Bai: %68 laguna izatea gustatuko litzaioke eta %32 ezezaguna.
Ez: %54 lagunarekin egin zuten %46 ezezagunarekin.
- Nolakoa iza(n/tea) zen/gustatuko litzaizuke?
Bai: Atraktiboa, gorputz onekoa eta guapoa.
Ez: Gorputz onekoa eta guapoa.
- Erabili(ko) zen(uen/uke) antisorgailurik?
Bai: %76 erabiliko zuen eta %24 ez.
Ez: %75 erabili zuen eta %25 ez.
Zein antisorgailu?
Bai: Gehiengoak kondoia erabiliko luke baina batzuk ezer gabe egingo lukete.
Ez: Batzuk kondoia eta beste batzuk ezer ere ez.
- Erabili(ko) zenu(en/ke) sexu-jostailurik?
Bai: %22 erabiliko luke eta %78 ez.
Ez: %75 erabili zuen eta %25 ez.
Zeintzuk?
Bai: Gehiengoak kontsoladorea erabiliko luke.
Ez: Gehienak kontsoladorea erabili zuen.
- Beldurra ema(n/ten) (al) dizu/zizun lehenengo aldiak?
Bai: %30 beldurra ematen dio eta %70 ez.
Ez: %25 beldurra eman zion eta %75 ez.
Zergatik?
Bai: Beldurra dutenek ez dakitelako zer gertatuko den, eta ez dutenek, bestearengan konfiantza dutelako edo seguru sentitzen direlako.
Ez: Gehienek ez zuten beldurrik normala delako egitea.
- Zure lehenengo aldia neska/mutil birjin batekin iza(n/tea) (al) zen/gustatuko litzaizuke?
Bai: %37 bikote birjin batekin izatea gustatuko litzaioke eta %63 ez birjin batekin.
Ez: %36 bikote birjin batekin izan zen eta %64 ez.
Zergatik?
Bai: Batzuk diote, esperientzia duen batekin egitea hobea delako, eta beste batzuk, ez dakitelako zer egin ez birjin batekin.
Ez: Askok diote, ez birjin batekin egin zutenek, lagundu egin ziela.
ONDORIO OROKORRAK:
- Gure adinean gehiengoak birjinak dira, baina laster nahi dute galdu birjinitatatea.
- Askok, fantasia erotiko arraroak dituzte.
- Lehenengo aldian, gehienek erromantikoa, sexu-jostailurik gabe, eta pertsona berezi eta ez birjin batekin izatea nahi dute.